Angora ahuntzak
Abentura honen ardatza dira. Bertako ekoizpenei dibertsitatea eransten die, baina horretaz gain, bere berezko beste ezaugarriek Angora ahuntzen hautua egitera bultzatu naute.
Jatorri asiarreko arraza hau mendeetan zehar mohair zuntza ekoizteko hautatua izan da, horretan bereziturik. Hilabetean 2.5 cm inguru hazten zaien ile fina, urtean bitan mozten da. Ahuntz txiki hauen maneiu atsegina eta haien izaera maitagarri eta lasaia erabakigarriak izan dira arraza hau aukeratzeko momentuan.