Mohairra

Zuntz aparta da bere leuntasunarengatik eta arintasunarengatik. Propietate isolatzaileak ditu: berotik eta hotzetik babesten du, eta hezetasuna erregulatzen du. Uretan duen pisuaren % 30 xurgatzen du, hezetasun sentsaziorik eman gabe. Horrek egokia egiten du bai neguan eta bai udan erabiltzeko. Gainera, ez du usainik xurgatzen, eta, beraz, ez da maiz garbitu behar.
Artilea ez bezala, zuntz hau estaltzen duten ezkatek erliebe gutxiago dute. Honek itxura distiratsua ematen dio.

Gure ahuntzengandik lortutako mohairra urtean bitan Castresera (Frantzia) bidaltzen da, eta hango lantegietan hari eta jantzi bilakatzen dute, Eureca elkarteko gainerako abeltzainen mohairrarekin batera. Elkarteak laguntza teknikoa eta babes oso garrantzitsua ematen digu abeltzainei. Gainera, tokiko mohairra izatea bermatzen du horrek, kalitate handikoa eta izaki bizidunak errespetatzen dituena.