Kokapena
Jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz, Whatsapp bidez edo helbide honetara idatziz:
Tel: 0034 600 22 03 74
Harremanetarako
Gure ahuntzak Gartzelaiko bordan daude, Abaurregainan. Abaurregaina, Aezkoako ibarrean ekialdeko mugan dagoen herria da. Bertan, NA-140 errepidean, 21. Kilometroan ahunztegia topatuko duzu.
Mohairra estatu onean mantentzeko gomendioak
Garbitzeko:
Mohairra ez da asko zikintzen den zuntza. Antibakterianoa da eta usainak egozten ditu. Beraz, ez du merezi maiztasun handiz garbitzea.
Hala ere, garbitzean zenbait gomendio jarraitzea komeni da: Hoberena eskuz, tenperatura apalean (<30ºC) eta xaboi leun batekin garbitzea da. Baina makinan ere garbitu daiteke. Arropa delikatuenak (lepokoak, jertseak..), garbitzeko poltsa batean sartu eta makinan programa motz eta tenperatura apaleko (<30ºC) programa bat hautatu.
Bai makinan, bai eskuz erabilitako xaboia, ekologikoa edo ingurumenean inpakto txikikoa bada hobe!
Zentrifugatzeko arropa luzatzea ekidin. Beraz, eskuz egiten baduzu, ongi estutu ahalik eta ur gehien atera arte eta makinan, garbitzeko poltsa batean sartu.
Armairuan gordetzeko
Sitsek mohairra maite dute, beraz, armairuan gordetzean, ez ahaztu izpilikuzko zakutxo bate do beste belar aromatikoren bat gehitzen.